Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

DERIO

Natura, landa eremuak, berrikuntza, zientzia eta teknologia oreka bikainean bizi dira Derion, Txorierri haraneko hirigunerik handiena.

Nabarmentzekoa da historian izan duen hezkuntza tradizioa, gaur egun presente dirauena herri honetan egoitza duten ikastetxe ugariek erakusten duten bezala. Batzuk Arteaga Centrum Eraikinaren inguruan daude, Derioko Apaiztegi zaharra izenaz ezagutzen dena, eta eskualde osorako erreferente multifuntzional garrantzitsua dena.

Bestalde, Derioko nekazaritza bokazioa gune historiko zaharrean islatzen da, San Kristobal elizaren inguruan. Gaur egun udalerriko gune zabalek landa giroa gordetzen jarraitzen dute, zelai, mahasti txiki, negutegi eta baratzez zipriztindutako ingurunean. Era berean, ezin harritu bat-batean etorkizuneko itxura duen eraikin bitxiren bat ikustean, Teknologia Interpretazio Zentroa (BTEK) da, ekimen aitzindaria gazteen artean zientzia eta teknologia hedatzeko xedez.