Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BARRIKA

Barrikak kostako paisaia ikusgarria eskaintzen digu. Nabarmentzekoak dira itsaslabar ikaragarriak eta formazio geologiko bitxiak, denboraren igarotzearen erakusgarri bikainak. Bere oinetan hiru hondartza basati daude, oso ezberdinak, edertasun handiko eszenatokia osatzen dutenak. Butroe ibaiaren azken zatia ere nabarmentzekoa da, bere urek bi kilometrotan zehar bustitzen baitute udalerria.

Barrika Bizkaiko Jaurerriko herri zaharrenetako bat da, eta bertan aurkitutako arkeologia aztarnategi ugariek antzinarotik jendea bertan bizi zela frogatzen dute.

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerez gain, bertako herritarrak baleen arrantzale historikoak izan ziren.

Gaur egun Barrika leku abegikorra da, giro egokia eskaintzen duena lasaitasuna eta deskonektatzea bilatzen dutenentzat eta baita abentura eta turismo aktiboaren zaleentzat ere.