Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

URIBEKO KOSTA

Uribeko kostaldea Bizkaiko eta Euskal Herriko inguru ederrenetakoa da berez. Itsaslabarrak, hondartzak eta kalak daude elkarren segidan eta kosta osoaren ikuspegi zoragarriak ditu.

Hain zuzen ere, gure eskualdea ezaguna eta bisitatua izateko arrazoietako bat hondartzak dira. Uriben dago Bizkaiko hondartza kopururik handiena (Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Meñakoz, Barrika, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintza eta Bakio) eta horietako batzuk nazioarteko erreferentzia dira surfa egiteko, beren olatuen kalitate handiagatik.

Plentziako portua eta Armintzakoa, azken hori Lemoizko udalerrian, arrantza tradiziokoak dira eta nahitaez bisitatu beharrekoak. Gaur egun bertan dauden gehienak aisiako ontziak dira, baina beren xarma gorde dute eta inguruko taberna eta jatetxeetan arrain goxoak dastatu ahal izango dituzu txingarrean erreta.

Uribeko kostaldean ibilaldi ederra egin dezakezu eta, itsaslabarren gainean ikuspegi zirraragarriez gozatzearekin batera, harkaitzezko egitura harrigarriak aurkituko dituzu bertan, esate baterako marearteko zabalgunea edo flyscha.

Bere txokoetan bioaniztasun altxor bat ere ezkutatzen da. Harkaitzak, geruzak eta itsasbeheran sortzen diren putzuak animalia eta landare kopuru handi baten babeslekuak dira. Horregatik, inguru horietako asko garrantzi bereziko ekosistemak dira, anemonen, itsas trikuen, itsas izarren, karramarroen eta karrakelen ohiko bizilekuak eta itsasoko hegaztien ugaltze tokiak.