Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

URIBEKO HARANAK

Uribeko geografiak natur edertasun handia dauka, ingurune oso ezberdinak eta natur eta paisaia balio handia duten ekosistema anitzak.

Gure haranek, Txorierri eta Butroe, soilik altuera txikiko mendiez bereiziak, Bizkaiko lautadarik zabalenak osatzen dituzte.

Gure baserritarren lanak paisaia paregabea osatu dute, landazabal atlantikoa, baratzeak eta lur landuak hesiz eta belardiz tartekatuta, animalia eta landareen espezie ugariren babesleku direnak.

Uribeko haranetan paseatuz, urteetan zehar gure herritarren izaera eta bizimodua definitu duen funtsezko elementua aurkituko duzu: baserria. Horietako batzuk XVI., XVII. eta XVIII. mendeetakoak dira eta arkitekturaren ikuspegitik balio handia daukate.

Baserriaren landa paisaiak, gainera, iturriak, askak, garbitegiak, errotak, kare labeak eta beste hainbat elementu ditu, bere ondarearen zati direnak. Bideen sare trinkoa bertako kultura eta historiaren lekukoa ere bada. Bideek, hain zuzen, erabilgarritasun berri bat lortu dute, horietan barrena mendi-ibiltaritza praktikatuz gure eskualdea ezagutzeko bitarteko modura.