Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

TURISMO AKTIBOA

Kirola eta abentura gustatzen bazaizu eta edozerekin ausartzen den pertsona horietako bat baldin bazara, Uriben natur ingurune bereziki aproposa daukazu egun batzuk pasatzeko gelditu ere egin gabe.

Jardueren eskaintza era guztietako pertsonei eta adinei egokitzen zaie, eta esperientzia dibertigarriak bizi ahal izango dituzu itsasoan, lurrean eta airean.

Bere haran leun eta luzeak ezin egokiagoak dira mendi ibiliak, hipika, mendiko bizikleta edo golfa egiteko, edo 4x4 batekin bideetan barrena abiatzeko. Eskalada egiteko pareta ederrak ere aurkituko dituzu, eta baita itsas labar ikaragarriak ere parapentean edo delta hegalean salto egiteko.

Bestalde, bere kostaldea bikaina da uretara sartu eta surfa, bodyboard, kayak, piragua, snorkell, coasteering, Big Sup eta beste hainbat kirol egiteko.

Horri guztiari gehitu behar zaio zure neurrira planak prestatuko dizkizuten eta gure eskualdean egoitza duten enpresa espezializatuen sare zabala.