Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

MEÑAKOZ HONDARTZA BARRIKA-SOPELA

Barrika eta Sopela tartean aurkitzen da tamaina ertaineko hondartza hau. Harrixka oso txikiz osatua dago eta surfa egiteko leku gogokoenetako bat da, nazioarteko ospea duen olatu bat daukalako, Kantauri osoan eskuineko olatu handienetako bat (surflari adituentzako ezin hobea).

Baina era berean, leku oso egokia da natur inguru lasaiak eta galduak bilatzen dituztenentzat, atseden hartzeko, deskonektatzeko eta, nahi badute, nudismoa egiteko. Meñakoz natur paradisu txiki bat da, bioaniztasun handi batekin, eta ez zaigu zaila izango bertan itsas trikuak edo itsas izarrak bezalako espezieak ikustea.