Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BARINATXE SOPELA

Barinatxe hondartza zabala da, itsasora irekia, landare ugari dituen itsaslabar altu baten oinean dagoena. Oso ohikoa da bertan parapentea egitea.

Hareatza horretan kirol jarduera askotaz gozatu ahal izango duzu eta nabarmenena surfa da, bere olatuen kalitateagatik.

Bere alboetan zonalde naturista du eta aipagarria da urtero udan egiten den lasterketa nudista ospetsua.

Uda garaian bus zerbitzua jartzen da abian, “Sopelbus”, Larrabasterrako metroko geltokitik hondartza honetaraino iristeko. Hondartza honi erdaraz “La Salvaje” ere deitzen zaio, duna sistema berezkoa duelako eta ekosistema bat iragarrezina.

Irismen errazekoa da eta zerbitzu publikoak, dutxak, zakarrontziak, aparkalekua eta udan sorosleak ditu.