Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ARRIATERA-ATXABIRIBIL SOPELA

Itsasbeheran bi hondartza hauek bat egiten dute eta zabalera handiko hareatza bakarra osatzen dute. Urtean zehar pertsona ugari bertaratzen dira surfaz eta bodyboardaz gozatzera.

Ekipamendu eta zerbitzu ugari dute, eta beren irismen errazagatik udan mota askotako jendea bertaratzen da: bainulariak, egun pasan doazen familiak, koadrilak...

Udan “Sopelbus” izeneko bus zerbitzua jartzen da abian, metro geltokitik hondartza hauetaraino iritsi ahal izateko.

Arrietara-Atxabiribil hondartzen Europa mailako ingurumen ziurtagiri gorena dute: EMAS egiaztagiria. Eta eguzkitan eta itsasoan igarotako egun bat amaitzeko modurik ederrena bertan ilunabarra ikustea da.