Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ARMINTZAKALDE LEMOIZ

Armintzako arrantzale auzo tradizionalaren oinean dago hondartza hau, harriz eta hondar ale lodiz osatua.

Itsasgora dagoenean bainurako ingurua oso atsegina izaten da eta itsasertzetik oso gertu egoten da.

Hondartza hau Naturagune Garrantzitsu batean kokatzen da, itsasertzeko eta itsas hondoko landare eta animalien hainbat komunitate adierazgarri daudelako bertan. Era berean, itsasoko hainbat hegaztiren ugaltze toki garrantzitsua da. Hori guztiagatik leku paregabea da urpekaritza egiteko eta hegaztiak behatzeko.

Surfistak ere aurkitu ahal izango ditugu, bere uretan oso olatu bitxiak izaten baitira.

Garraiobideak:

  • Bizkaibusen bitartez irits daiteke, Areeta-Armintza linean (A3451):
  • Lanegunetan: 05:25etik 21:25era, orduero.
  • Larunbat eta jaiegunetan: 06:25etik 21:25era orduero.
  • Metroko anezka:
  • Arteaga auzoa, 76 · 48170 Zamudio (Bizkaia)
  • Lanegunetan: 05:15etik 21:55era.
  • Larunbat eta jaiegunetan: 06:35etik 21:55era, 20 minutuero.