Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

MENDI IBILBIDE EGOKITUA PLENTZIA ETA BARRIKAKO KOSTALDETIK

Mugikortasun murriztua edo ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako aukera paregabea da hau Uribeko kostaren xarmaz gozatzeko.

Esperientzia atsegina, hurbilekoa, alaia eta barneratzailea da eta, gainera, gure gidari esperientziadunek tresna bereziak izango dituzte, esate baterako lur orotako gurpilak dituzten Joëlette aulkiak, norabide barrak, naturari buruzko fitxa egokituak eta Euskal Herrian aurki ditzakegun landare espezie ezberdinen usainak dituzten ontziak.

Iraupena

Aurkezpena 5 min

Aulkia probatzea 10 min

Ibilbidea 90 min

Parte hartzaileak

Taldeak edo familiak, baldin eta beren kide batek edo bik mugitzeko zailtasunak edo ikusmen arazoak dituzten.
Gutxieneko kopurua: pertsona bat · Gehienezko kopurua: ez dago.

Prezioak

130 €-tik aurrera. Alda daiteke ibilbidea luzatzea aukeratzen bada.

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Datak

Urte osoan urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean salbu.
Astelehenetik ostiralera. 8:00 – 14:00
Larunbatak eta igandeak. 8:00 – 18:00

Informazioa eta erreserbak

Azeri Natura Guztiontzat
www.azerinatura.com
info@azerinatura.com
Tel.: 645 72 75 94