Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

HARRAPARIA ESPERIENTZIA

Hegazti harrapari baten ondoan egon nahi duzu? Hura laztandu? Zure eskuan kokatu eta hegan eginarazi? Esperientzia honek eguneroko errutinatik aldenduko zaitu eta hegaztien mundura gerturatu. Haien ezaugarriak, portaera, naturan duten garrantzia eta beste hainbat gauza ikasiko dituzu eta haiekin harremana izan ahal izango duzu, oso lotura berezia sortuz.

Esperientzia honek hainbat aldaera ditu, publiko motaren arabera egokituta. Leku finko batean egin daiteke edo ibilbide txiki batean zehar.

Iraupena

Jardueraren aurkezpena 5 min

Hegazti harrapariei eta ekintzan aurkezten dugun harrapariaren oinarrizko kontzeptuak 20 min

Ikuskizun hegaldiak hegaztiaren natura ulertzeko  25 min

Argazkiak hegaztiarekin eta agurra 10 min

Parte hartzaileak

Gutxieneko kopurua: pertsona bat.
Gehienezko kopurua: 25 pertsona.

Prezioak

Pertsona 1 eta 4 bitartean: 50 € taldeko.
5 eta 8 pertsona bitartean: 60 € taldeko.
9 eta 12 pertsona bitartean: 90 € taldeko.
13 eta 16 pertsona bitartean: 120 € taldeko.
17 eta 20 pertsona bitartean: 150 € etaldeko.
21 eta 25 pertsona bitartean: 200 € taldeko.
* 5 urtetik beherako haurrak: 4 €.

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Datak

Urte osoan zehar, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean salbu.
Astelehenetik igandera, 8:00etatik 18:00etara.

Informazioa eta erreserbak

Azeri Natura Guztiontzat
www.azerinatura.com
javier@azerinatura.com
607 76 52 50