Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ITSASOA HURBILTZEN

Gaztelugatxeko Donienetik hurbil dagoen txoko bakoitzak ezkutatzen dituen xarma eta sekretuak ezagutu nahi badituzu, ontziratu zaitez abentura paregabe honetan, ume eta nagusiek Kantauri itsasoko ur zoragarriez gozatuko ahalko duten txangoan. Labarrak, kalak eta igerileku naturalak bisitatuko dituzu. Gainera, Bakioko badian bainu eder batez, snorkel saioez, biotopo guneaz eta bertako ureko espezieez gozatu ahalko duzu.

Estepona itsasadarraren bokaletik abiatuko gara “hondartzatik” San Juan Gaztelugatxeko Ermitaren eta Aketxe irlatxoaren noranzkoan. Mendebaldean Lemoizko zentral nuklearra utziko dugu; agurtu eta beste batera arte. Gaur San Juan Gaztelugatxekoaren txanda da. Ibilbide erdira iristerakoan San Juan eta Aketxe eta hauek helarazten duten distira behatuko ditugu. San Juan igaro ondoren Aketxe irla inguratuko dugu; kaioak, ubarroiak, lanpernak harkaitzetan…Goza ezazu bizitza eder hau!  Uretara salto egiteko ordua da; dena prest urpean igeri egiteko, itsas hondoa erreparatzeko…eta, ura argi badago, Ama Birjina bere uretan murgildurik ikusteko aukera izango dugu. Bestalde, urpean egoteko gustuko ez duenetakoa bazara, so egin iezaiozu itsas hondoari batioskopio batez baliatuz.  

 Hemendik aurrera, esperientzia zure esku dago, goza ezazu!

IRAUPENA

Txangoa txalupan bainua eta snorkell-a egiteko aukerarekin 2 o.

NORI ZUZENDUA

Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
Gehiengo taldea: 7 pertsona.

PREZIOA

35 € / pertsona.

HIZKUNTZAK

Gaztelera

DATAK

Urte osoan.
ordutegia galdetu

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Acercando el Mar
www.acercandoelmar.com 
juan@acercandoelmar.com 
686 116 551