Prestatu zure argazki kamera, Euskal Herriko leku ikusgarrienetako bat ezagutuko baituzu: San Juan Gaztelugatxekoa.
Bisita gidatu honetan bere historia eta kondairak ezagutuko dituzu, Uribe eta Urdaibairen arteko mugan dagoen kokaleku honetan. Esperientzia honek mendi ibilbidea eta kultura uztartzen ditu, zure zentzumen guztiak esnatzeko.
Bisita gidatua 1 h 30 min gutxi gorabehera.
Gutxieneko kopurua: 10 pertsona.
Gehienezko kopurua: galdetu.
3 € pertsonako
Pertsona gutxiagorekin ere egin daiteke guztira 30 € ordainduz.
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Urte osoan. Egunero. Gomendagarria martxotik urrira.
Oficina de Turismo de Bakio
www.bakio.org
turismo@bakio.org
946 19 33 95