Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

LAUKIZ

PATRIMONIO MONUMENTAL

    • San Martin eliza: herri estiloko eliza, 1748an antzinako baseliza baten gainean eraikia. XVI. mendeko bataiarri bat du bere barrualdean.
    • Udaletxea. Landa etxebizitza baten tipologiakoa da, lehen solairuan etenik gabeko balkoiduna eta adreiluzko fatxadaduna zurezko bilbadurarekin. Eraikin honetan 1905ean jaio zen Euskal Herriko kulturako pertsonaia ospetsuenetako bat, “Lauaxeta”, Esteban Urkiaga idazle eta poeta, hain zuzen ere.
    • Laukizko frontoiak eta probalekuak osatzen duten multzoa zonaldeko garrantzitsuenetako bat da. Sokatirako Gaztedi Taldearen egoitza da, nazio eta nazioarte mailan aitortuenetako bat.
    • Unbeko santutegia, Andra Mariaren gurtza eta erromesen lekutzat ezaguna. Bere historiaren jatorria 1941ekoa da, Unbeko bizilagun batek, Felisa Sistiagak, lehen aldiz baieztatu zuenean Andra Mari Doloretakoa ikusi zuela. Ondorengo agerraldietan Ama Birjinak Felisari jakinarazi zion baserriko putzuko urak bertaratzen ziren erromesak sendatuko zituela. Leku horretan santutegi bat eraiki zuten, “Ama Birjinaren etxea” izena duena. Orduz geroztik jende askok ziurtatzen du urek sendatu dutela.