Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

GORLIZ

ONDARE KULTURALA

      • Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza, X. mende amaierako eliza zaharraren gainean eraikitakoa, 1755. eta 1781. urteen artean, Martin Uribeondo Elorrioko arkitektoaren eskutik.
      • Elexaldeko eraikinak, 1889 eta 1911 artean eraikitako bakarkako etxeak, oporretarako lehenengo etxebizitza pribatuak. Batzuk garai hartako arkitekto ospetsuek diseinatutakoak dira, korronte erregionalistaren barruan, euskal estiloan batez ere.
      • Antzinako Erietxea eta egungo Gorlizeko Ospitalea, Mario Camiñaren obra (1910-1919), udalerriko eraikin berezienetako bat da. Eraikuntza osoan hormigoia lehen aldiz erabili zen estatuko lehen obra izan zen.
      • Agirre Andra Mariren baseliza. Autore batek baino gehiagok uste du Bizkaian eraikitako lehen baselizetakoa dela, Butroe leinu etxearekin lotuta. Antzinako parrokia izan zen, eta hilerria eta bataiarria zituen. Bertatik panoramika zabala dago: Gorlizeko Elizatea, Plentzia, Butroe itsasadarra eta itsasoa. Ama Birjinaren jaiegunaren inguruko egunetan, abuztuaren 5ean, jaiak ospatzen dira eta ekitaldi ugari izaten dira, tartean paella lehiaketa herrikoia.