Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ERANDIO

ONDARE KULTURALA

    • Andra Mari eliza: 1.100. urtean eraikitakoa, XV. eta XVI. estilo gotiko berantiarrean berreraiki zuten. Bere Dorre-Portikoa elementu oso nabarmena da duen militar itxura handiagatik.

      Elizaren kanpoaldean Martiartutarren Hilobi Monumentu ospetsua dago, Bizkaiko gotikoaren hilobi interesgarrienetako bat (XV. mendearen amaiera). Familia honen andre eta gizon baten irudi etzanak erakusten ditu, sarkofago baten gainean jabeen armekin. Martiartutarrak, Butroetarren aliatuak, eliza honetako zaindariak eta haraneko jaunak ziren.
    • Martiartu dorrea: Bizkaiko dorretxeetako adibide onenetakoa. Eraikin horiek leinuen defentsa ikurrak izan ziren, Erdi Aroaren amaieran Bizkaia hondatu zuten leinuen arteko gerren garaian. Martiartu izan zen garai hura amaitzean bota ez zuten bere estiloko eraikin gutxienetakoa, eta egitura ikusgarria bere horretan gorde du.

      XIV. mendearen erdialdeko jatorrizko dorrea erre egin zuten leinuaren etsaiek 1472an. XVI. mendearen hasieran berriro eraiki zuten. Bitxiena da dorrearen barruan oraindik gordetzen direla aurreko eraikinaren arrastoak.